Sorpresa eta erronkak natura erdian

Non eta BASABURUAn ireki da aurreko egunetan estatuko lehenbiziko RURAL ESCAPE ROOM. Honek bertakoentzako nahiz bisitatzen gaituztenentzat aisialdi aukera ederra ekarriko du. Askok zer den hori galdetuko duzue, bada, horixe da hemen azaldu nahi dizueguna.
ESCAPE ROOMak hirietan barra-barra zabaltzen ari diren jokoak dira. 2-5 lagunendako modukoak gehienak. Parte hartzaileek, denbora mugatuan, ordu bat normalean, istorio batean girotutako gela batetik ateratzea lortu behar dute. Horretarako, zentzumen guztiak beharko dituzte eta ikerketa lan ezin dibertigarriago egin beharko dute. Inbestigazio eta kooperazio lana da.
Adin guztietarako gomendagarria, haurrek 8 urtetik aurrera. Beti ere, 16 urtetik beherakoak, helduekin batera sartu beharko direlarik. Talde motari dagokionez ere, asko eta oso heterogeneoak dira horrelako jolasetara engantxatzatzen direnak , lagun koadrilak, familiak, lankideak, ikastatrokideak eta abar……..
Ideia hau ERNAIZU KOOPERATIBAren eskutik dator, BASABURUAn dagoen APEZTEGIBERRIKO DENDA kudeatzen duen kooperatiba, hain zuzen ere. Beraiek kontatu digutenez, joku mota honen berri izan zutenetik, landa eremuetara ekartzeko moduko aisialdi aukera bezala ikusi zuten. Ideia eta tematika buruan zebilkien baina ez zuten toki apropos bat topatzen.
OROKIETAko ostatuaren bideragarritasunerako lagungarri izango den itxaropenaz, bi ideiak lotu zituzten eta konzejuari proposamen bat luzatu zioten.
Oso jarrera ona azaldu zuten, oso pozik daude konzejuak izan duen jarrerarekin eta eskeretzen diete horrelako ekimen batera ireki izana. Proiektuaren erretagarritasunari begira goiko etxebizitzan pentsio txiki bat zabaltzeko tramiteetan ari dira eta konzejuak hau ere begi onez ikusten du.
“IZENA DUENAK BADU IZANA”, gure mitoligia hain lotuta azaltzen den esaldiak ematen dio izena jokoari, beraz susmatu dezakegu zein izango den misterioz eta dibersioz blai dagoen istorio honen gaia. Ordu betez, gure eguneroko trebetasun arruntez gozatzeko aukera ematen du. Dedukzio gaitasuna, talde lana, intuizioa eta umore ona dira enigma argitu eta gelatik garaiz ateratzen lagunduko digutenak.
Lau hilabete trinko behar izan dituzte izan dituzte jokua sortu eta martxan jartzeko, Gazteizko SALA ENIGMAren laguntzaz. Bestelako laguntzaile asko ere izan dituzte eta denei ere eskerrak eman nahi dizkiete. “Proiektu honetara hurbildu diren guztiak ilusioz kutsatu dira… indar eta bizi propioa duen proiektua da, jendeak gogo handia du jokoaz gozatzeko!!” “landa eremuetako garapena honelako ekimenen beharra du, Galeanok esan zuen bezala:
“ jende txiki asko, leku txiki askotan, gauza txikiak eginez mundua alda dezakete”