NavarraTVko Mugi Zaitez programak Sigi-Saga Lurralde Azterlanak kooperatibari elkarrizketa egin dio
![SigiSaga2[1]](https://anel.es/wp-content/uploads/2015/06/SigiSaga21.jpg)
NavarraTVko Mugi Zaitez programak Sigi-Saga Lurralde Azterlanak kooperatibari elkarrizketa egin dio. 20 hilabeteko ibilbidearen ondoren enpresako kideek ilusio berarekin jarraitzen dute, gizarte ekonomian oinarritutako ereduaren aldeko apustua eginez.
Beraien bulegotik bertatik, jorratzen dituzten lan ildo nagusiak ezagutzera ematen dituzte erreportaje honetan. Argibide gehiago jasotzeko: www.sigisaga.com, facebook.com/sigisaga.skoop edo sigisaga_skoop.